2020an jaialdiak antolatzeko diru-laguntzak jasotzeko deialdia ireki dute
Donostia Kulturak 2020an hirian jaialdiak antolatzeko diru-laguntzak lehiaketa bidez emateko deialdia ireki du, eta otsailaren 3ra arte ahal izango da izena eman. 2020ko urtarrilaren 3ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren bigarren zenbakian argitaratu da deialdia, eta 100.000 euro bideratuko ditu Donostia Kulturak musika, antzerki, dantza, liburu, ikus-entzunezko eta ikusmen-arteen jaialdiak antolatzeko.
Beraz, jaialdi bat antolatzeko interesa duen pertsona edo entitate orok eskaera egin beharko du Udalinfo bulegoetan –Easo, 41; Arroka plaza, 5; Morlansko biribilgunea, 1 eta San Martzial plaza, 4– edo Donostiako Udalaren webgunean. Era berean, diru-laguntzen inguruko informazioa eta deialdiaren oinarriak Donostia Kulturaren webgunean eta 943-48-11-50 telefonora deituta kontsultatu daiteke.