Darko Kovacevic, Realeko jokalari ohia, tiroz eraso dute Atenasen
Darko Kovacevic Realeko jokalari ohia erasoa izan zen asteartean Atenaseko (Grezia) bere etxea aurrean, ezezagun batzuek auto batetik pistola batekin tirokatu zutenean. Jokalaria onik dago, baina ospitalera eraman behar izan zuten, tiroketa saihesteko lurrera bota zenean belaunean min hartu zuelako.
Kovacevicek bederatzi denboraldiz jokatu zuen Realean (1996-1999 eta 2001-2007), eta klubaren inoizko golegilerik hoberenen artean dago. Guztira 107 gol egin zituen elastiko txuri-urdinarekin, 286 partidatan.
Serbiarrak jasandako erasoaren berri izaterakoan, Realak bere babesa adierazi nahi izan dio kide ohiari: “Albiste kezkagarriak iristen zaizkigu Atenasetik. Darko, laster osatzea espero dugu”. Atenaseko polizia gertakaria ikertzen ari da.
Albiste kezkagarriak iristen zaizkigu Atenasetik. Darko, laster osatzea espero dugu ?#AurreraReala pic.twitter.com/TsREeteFpG
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) January 7, 2020