Hiriarentzat garrantzitsuak diren gaiei buruz aritu dira Eneko Goia eta Iñigo Urkullu
Eneko Goia alkateak eta Iñigo Urkullu lehendakariak bilera egin dute gaur goizean, Lehendakaritzan. Donostiak eta Euskadik dituzten erronken inguruan hitz egin dute, besteak beste.
Ordubeteko bileran, hiriarentzat garrantzitsuak diren gaiei buruz hitz egin dute bi agintariek. Etxebizitza izan da jorratu duten gai garrantzitsuena. Goiak adierazi du udalarentzat eta Jaurlaritzarentzat gai garrantzitsuenetakoa dela. Biek ala biek dituzte etxebizitza eskumenak hirian. Bestalde, mugikortasunari eta eraikitzen ari diren azpiegiturei buruz aritu dira.
Horrez gain, kultura edo kirol proiektuei buruz hitz egin dute, baita migrazioari buruz ere: “Arlo horietan eta beste batzuetan ere estrategia komuna dugu, eta ikusten dugu badaudela hobetzeko hainbat gauza dauden beharrei erantzuteko”, azaldu du Goiak.