Hondarpe auzo elkarteak manifestaziora deitu du, jasandako erasoak salatzeko
Groseko Hondarpe Auzo Elkarteak jasandako azken hilabeteetan jasandako erasoak salatzeko manifestaziora deitu dute, urtarrilaren 16rako. Auzotik eta auzoarentzat lelopean, protesta egingo dute auzoan, auzo elkartearen egoitzatik abiatuta. “Hondarpek jasandako erasoak, auzoaren eraldaketaren kontrako erasoak dira. Jai herrikoiek, gure auzoan eta gure auzoa bizitzen jarraitzearen aldeko borrokak, borroka feministak, euskalgintzak, elkartasunak… jasandako erasoak dira. Honen aurrean guztiok batera erantzuteko garaia ere bada, egunero inoiz baino gogotsuago lanean”, adierazi dute.
Denbora gutxian hainbat eraso jasan ditu elkarteak, esaterako, abenduaren hasieran sarraila baliogabetu zieten, eta lehenago, Nafarroa Behera plazako informazio panelak margotu zizkieten.