Donosti Reggae City-k saio bikoitza egingo du asteburuan
Bi hilabetean behin egiten den Donosti Reggae City musika jaialdiak bi ekitaldi antolatu ditu asteburu honetarako. Reggae Got Soul kolektiboak sorturiko egitasmoak hirian 1960 eta 1970eko hamarkadetako ska, rocksteady eta reggae musika zabaltzea du helburu, eta honakoan, lau artistaren emanaldiak eskainiko ditu ostiral eta larunbatean banaturik.
Ostiralean, Parte Zaharreko Eiger tabernan izango dute saioa eta, hor, zaletuek John Rudie Pressuren, Roberto Tortugaren eta Miss Pollieren musikaz gozatu ahal izango dute, doan, 23:00etatik aurrera. Larunbatean, berriz, Etxekalte tabernara mugituko dira eta, han, Miss Pollie eta John Rudie Pressurekin batera, bere biniloak martxan jarriko ditu Ritxi Skatalitek, 23:30etik aurrera eta doan ere.