Aldaketak egingo dituzte Dbusen 31 linean astelehenetik aurrera
Hainbat aldaketa egingo dituzte Dbusen 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza linean astelehenetik, hilaren 13tik aurrera. Alde batetik, Txomiñenean, Martutene alderantz, 31 lineako autobusa ez da Felisa Martin Bravo hiribidetik ibiliko, Antzieta pasealekutik baizik. Hori dela eta, Txomiñeneko anbulatorioko eta Felisa Martin Bravo 4ko geltokiak kendu egingo dituzte, eta Renfe Loiolan egingo du geldialdia autobusak. Era berean, Antzieta geltokia behin betiko kenduko dute autobus linea guztietan.
Erdialde alderantz ere aldaketak egingo dituzte Txomiñenean, Antzieta 31 eta Kartzela geltokiak kenduko baitituzte, Txomin Enea geltokian soilik geldituz. Azkenik, 31 linearen Izaburu eta Iza geltokiak behin betiko kenduko dituzte, La Cumbrera eta Aiete 1era lekualdatuz, hurrenez hurren.