Debekuak
Nork-daki-noizko kartel hau Groseko Txofre plazan dago, nork-daki-noiztik auzoko haurrei jolasean ibiltzea debekatzen. Hiri honetan, herritarrei debekuak jartzeko ohitura pezetak baino zaharragoa da, baina batzuentzat oraindik modan jarraitzen du, agintaldi dotore baterako osagarri gisa. Umeak isun batekin mehatxatzeko ideia izan zuen jenioak ausardia bera izango al zuen, ordea, ostalaritza lobby-ak egun sustatzen duen espazio publikoaren erabilerari aurre egiteko? 15.000 pezeta ezetz.