Tomas Hernandez Mendizabalen erakusketa jarri dute Pandora tabernan
Tomas Hernandez Mendizabal (1940) artista donostiarraren obra ikusgai dago Groseko Pandora tabernan. Mota askotako hainbat artelan jarri ditu Mendizabalek Pandoran, eta hilaren 30era arte egongo da han erakusketa.
Ibilbide luzeko artista da Hernandez, pintore, eskultore eta kartelgile gisa aritu baita urte luzez, eta Jazzaldiko, Estropadetako eta Tolosako inauterietako kartelak egin izan ditu, besteak beste. Horretaz gain, Amara Berri auzoan dagoen Trikitilariak eskultura udalak eskatu zion Hernandezi 1991. urtean.