Musika eta poesia Txillardegiren omenezko ekitaldian

Jose Luis Alvarez Enparantza ‘Txillardegi’ hil zenetik zortzi urte pasa dira, eta ohi bezala, haren omenezko egitaraua egin dute Txillardegi Udal Liburutegia herri ekimeneko kideek. Gaur, Txillardegiren Antigua ezagutzeko ibilaldia egin dute Josu Tellabide etnologoarekin batera, eta ondoren, Txillardegi plazan (Gaskonia) ekitaldi berezia egin dute: Mikel Antza idazleak eta Eneko Sierra musikariak musika eta poesia uztartu dituzte.