Iñigo Aristegi donostiarra arduratuko da Urrezko Danborraren diseinuaz
Aurtengo Urrezko Danborrak aldaketa berezi bat izango du. Azken 50 urteotan Tomas Hernandez artista arduratu da oroigarria margotzeaz, baina erreleboa pasatzea erabaki du. Hain zuzen ere, Iñigo Aristegi eskultore eta marrazlea arduratuko da 2020ko Urrezko Danborra margotzeaz.
Aristegik ibilbide luzea egina du artearen munduan, eta bere lanak Donostian ikusi ahal izan dira. Era berean, erakusketa hainbatetan parte hartu du. Esaterako, Kursaaleko DonostiArtean Arte Garaikidearen Nazioarteko Azokan. Artista donostiarrak Mari kalean denda bat dauka, eta gan saltzen ditu hiriarekin loturiko koadroak, eskulturak eta beste.