Marita Davydovak ez du Ibaeta Basketen jarraituko
Marita Davidovak Ibaeta Basket uztea erabaki du, taldeko zuzendaritzaren onespenarekin. Jokalariak beste talde batera joateko aukera izatea eskatu zion klubari, minutu gehiago jokatzeko helburuarekin, eta zuzendaritzak baiezkoa eman dio. Gauzak horrela, ez du elastiko donostiarra gehiago jantziko.
26 urteko jokalari errusiarra joan den udaran iritsi zen taldera, Añares Rioja ISB taldetik, eta denboraldia hasi zenetik soilik lau partida jokatu ditu. Bere irteerarekin triste agertu den arren, Davydovak eskerrak eman nahi izan dizkio Ibaeta Basketi: “Denboraldi amaierara arte hemen geratzeko asmoa nuen, baina eskaintza bat egin didatenez, erabakia hartu behar izan dut eta nik jokatu egin nahi nuen. […] Taldekideak asko errespetatzen ditut eta soilik eskerrak eman diezazkieket guztiagatik, asko lagundu baitidate. Espero dut hau ‘agur’ bat ez izatea, ‘gero arte’ bat baizik”.