Pasealeku Berria itxi egingo dute ibilgailuentzat, olatu handiak direla eta
Donostiako Udaleko Babes Zibilak jakinarazi duenez, abisu horia iragarri dute 18:00etatik aurrera, olatu handiak direla eta. Ondorioz, Pasealeku Berria itxi egingo dute ibilgailuentzat 18:00etatik aurrera. Asteazkeneko, hilaren 15eko, 9:00etara arte iraungo du alerta horiak, eta ordura arte egongo da itxita Pasealeku Berria ibilgailuentzat.