Belako, Maren, Sara Zozaya eta Ainhoa Larrañaga arituko dira aurtengo 'Gure Ahotsak' kontzertuan

Belako taldeak eta Sara Zozaya, Maren eta Ainhoa Larrañaga abeslariek joko dute aurtengo Gure Ahotsak kontzertuan, eta Emakumeen Nazioarteko Egunaren baitan egingo dute, martxoaren 6an. Iaz egin zuten lehen aldiz Gure Ahotsak kontzertua, eta artistikoki Donostian hazitako lau abeslari aritu ziren: Olatz Salvador, Izaro, Sara Mansilla eta Elena Setien.
Iazko moduan, Viktoria Eugenia Antzokian egingo dute aurten ere kontzertua, martxoaren 6an, 20:00etan. Sarrerak eskuragarri daude Donostia Kulturaren webgunean, 16,20 eta 18 euro artean.