Eneko Goia: "Ez nau hainbeste harritu"
“Ez nau gehiegi harritu. Denek ezagutzen zenituzten bere iritziak, bere iritziak jendaurrean esaten zituen. Berak bazituen desberdintasunak alderdiarekin, eta egoera horretan denboran irautea zaila da. Horregatik gaur goizean albistea irakurri dudanean ez nau hainbeste harritu”, adierazi du gaur Eneko Goia alkateak, Borja Senperren inguruan.
Politikoki ez du baloratu nahi izan, berari ez dagokiola iritzita: “Arrazoi horiek berak azaldu beharko ditu. Modu pertsonalean hartutako erabakia dela esan du Senperrek, eta gutxi daukat horren inguruan esateko. Berak arrazoi pertsonalengatik hartutako erabaki hori errespetatzen dut. Ez dugu denbora asko eman elkarrekin, baina aspalditik ezagutzen dugu elkar, eta zorterik onena opa diot etorkizunean”.