Realak Espanyolen aurka jokatuko du kopako final-hamaseirenetan
Gaur egin dute Kopako final-hamaseirenetako zozketa, eta Realak Espanyol hartuko du Reale Arenan, urtarrilaren 22an. Neurketa bakarreko kanporaketa izango da. Aurretik txuri-urdinek Becerril eta Ceuta kanporatu dituzte. Oraingo honetan, ordea, lehen mailako talde bat izango dute aurrez aurre.
Kopan lau aldiz aritu dira Reala eta Espanyol elkarren aurka. Hirutan kanporatuak izan dira txuri-urdinak, eta soilik batean egin dute aurrera. Realak estatistika horiek jakinarazi ditu.
1940-1941 (Finalerdiak)
- Espanyol 6 – Reala 0
- Reala 2 – Espanyol 2
1943-1944 (Final zortzirenak)
- Espanyol 2 – Reala 1
- Reala 1 – Espanyol 1
1951-1952 (Final zortzirenak)
- Espanyol 0 – Reala 0
- Reala 1 – Espanyol 1
- Desenpatea La Romaredan: Reala 4 – Espanyol 2
1976-1977 (Final zortzirenak)
- Reala 2 – Espanyol 2
- Espanyol 3 – Reala 0