Donostiako Mugimendu Feminista grebarako prestatzeko elkartuko da
Donostiako Mugimendu Feministako kideak urtarrilaren 30eko greba orokorrera begira “berotzeko” elkartuko dira larunbatean, 10:30ean, Erdialdeko San Martin merkataritza-gunean.
Topaketan, Euskal Herriko Eskubide Sozialen kartak deituriko grebari buruzko informazioa banatzeaz gain, greba egunerako pankartak, leloak eta besokoak prestatuko dituzte. Behin amaituta, hiriko kaleetan zehar kalejira bat egingo dutela ere iragarri dute.