Kresala elkarteak bere danborradako parte-hartzaile beterano batzuk omenduko ditu
Kresala elkarteak bere danborradako hiru kide omenduko ditu aurtengo San Sebastian egunean: Amaia Mujika, Aratz Arregi eta Xabier Otaegi, hain justu. Danborradan parte hartzen 25 urte daramatzatelako egingo diete omenaldia hiru kide horiei. Elkartearen Urrezko Suila emango diete Konstituzio plazan San Sebastian egunean bertan, Iñigo Cabañas arkitektoak bereziki elkartearentzat egindakoa.