Superkopako finalerdi aurreratua jokatuko du Realak Levanten

Realeko jokalariek ostegunean jakin zuten Superkopako otsailaren 9ko finalerdia Levanteren aurka jokatuko dutela. Bada, donostiarrek euren aurkaria izango denari neurria hartzeko aukera izango dute asteburuan, ligako hurrengo jardunaldia valentziarren kontra jokatuko baitute. Mutilek, berriz, Sevillara bidaiatuko dute, Betisen aurka neurtzeko.
Izotz hockeyan ere final itxurako partida jokatuko dute Txuri Urdinekoek, Bartzelonaren aurka. Garaipena lortuz gero, donostiarrak liga sailkapeneko burutik gertuago egongo dira.
Saskibaloian, azkenik, joan den astean Gironan lorturiko balentriari jarraipena ematen ahaleginduko dira Ibaeta Basketeko jokalariak.
FUTBOLA
Emakumezkoen lehen maila, 17. jardunaldia
- Levante – Reala (Larunbata, 18:30)
Gizonezkoen lehen maila, 20. jardunaldia
- Betis – Reala (Igandea, 14:00)
IZOTZ HOCKEYA
Gizonezkoen senior maila, 17. jardunaldia
- Txuri Urdin – Bartzelona (Larunbata, 21:45)
SASKIBALOIA
Emakumezkoen lehen maila, 17. jardunaldia
- Ibaeta Basket – Casablanca (Larunbata, 18:00)