Hiritar Merezimenduaren Dominen ekitaldia, iruditan
Naizen elkarteak Hiritar Merezimenduaren Domina jaso zuen 2020an. (Argazkia: Irati Salsamendi) Why Not fundazioak, Naizen Elkarteak, Bikarte Kultura Elkarteak, Jesus Rubio Raymondek eta Itziar Mintegi Martinezek jaso dute aurten Hiritar Merezimenduaren Domina, hiriari egiten dioten ekarpenagatik. Ohiko ekitaldia egin dute gaur goizean, jendez beteriko udal batzar aretoan, eta han izan dira omenduen lagun eta senideak, baita udal taldeetako ordezkariak eta lurraldeko hainbat politikari ere. Ekitaldia iruditan jaso dugu, eta bilduma bat osatu dugu.


