Zorroagakoak izan dira danborrak eta upelak jotzen lehenak
Urtero bezala, Zorroagako erresidentziako bizilagunek bisita berezi bat izan dute San Sebastian egunaren aurretik. Atzo, hilaren 18an, Amara Berri eta inguruetako danborradetako ordezkariek osatutako talde bat Zorroagara joan zen, San Sebastian eguneko abestiak hango bizilagunei jotzera.
Amara Berrin ere 00:00etan emango diote hasiera jaiari, eta Ikasketa plazan bandera igoera egingo dute C.D. Donostikoek. Hala ere, Amarakaldek koordinatuta, Armeria plazan elkartuko dira danborrada guztiak 1:15ean, bandera igoera propioa egiteko, eta Santiagomendi eta C.D. Donosti danborradak izango dira protagonistak. Hilaren 20an ere Armeria plazan elkartuko dira denak, eta Amara Berri Ikastetxeko danborrada izango da bandera jaisteaz arduratuko den danborrada.