Realeko neskak protagonista izan dira bandera jaitsieran ere
Realeko emakumezkoen futbol eta hockey taldeek jaso dute aurtengo Urrezko Danborra, eta oholtza gainean egon dira bandera jaitsieran, jaiaren amaieraz gozatzen. Urteroko legez, Union Artesanak Realaren ereserkia jo du beste hainbat abestiren artean, eta Realeko neskek hartu dute protagonismoa orduan. Hain justu, oholtzaren aurrealdera joan dira bi taldeetako jokalari guztiak, eta Konstituzio plaza bete duten milaka donostiarrekin batera abestu eta dantzatu dute ereserkia, gaueko unerik hunkigarrienetako batean. 24 orduko jai giroari agur esateko erarik onena.