Aldatzen Laguntzen antzerki taldeak otsailean estreinatuko du antzezlan berria
Birritan bortxatua da Aldatzen Laguntzen taldearen antzezlan berriaren izena. Otsailaren 22an eta 23an estreinatuko dute Egiako Gazteszena aretoan. Bi emanaldiak 20:00etan izango dira. Sarrerak dagoeneko salgai daude Donostia Kulturaren webgunean.
Hona hemen obraren sinopsia: “Nagore, 44 urteko emakumea, bortxatua izan da herriko festetako gau batean. Beldurrak gaindituz, salaketa jartzea erabakitzen du. Orduan hasten da Nagoreren bigarren ametsgaiztoa. Epaiketan zehar bizi eta sufritutakoak kontatuko dizkigu, baita gizartearen partetik jasotako epaia ere. Fikziozko antzezlan honek, errealitatean gertatutako hainbat bortxaketetan du oinarria”.