Energia kontsumoari buruzko aholkularitza eskaintzeko bulegoa ireki du udalak
Alderdi Ederreko Pentsiodunen eta Erretiratuen Batzarrak iaz egindako eskaera bati erantzungo dio Donostiako Udalak, urtebete beranduago. Fakturazio eta energia kontsumoari buruzko aholkularitza zerbitzua eskainiko dute Ingurumen sailak Egian duen bulegoan.
Zerbitzua herritar guztiei zuzendurikoa da, baina bereziki pertsona ahulenei lagundu nahi die udalak. Hala nola, pentsio txikiak dituzten adinekoei, argiaren faktura ulertzeko eta konpainia elektrikoekin edota argiaren fakturei aurre egiteko zailtasun ekonomikoak dituztenei.
Fakturazio elektrikoei buruzko erreklamazio eta kontsultak bigarren lekuan daude, Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoak (KIUB) azken bi urteetan bildutako datuen arabera. Hori dela eta, herritarrei ohartarazi nahi diete, edozein zalantza izanez gero, bulego hori erabil dezaten. Bulego horretan, elektrizitatearen fakturazioaren eta etxean energia aurrezteko moduen inguruan aholkuak ematen dira.
KIUB bulegoa Mandasko Dukearen pasealekuko 12. zenbakian dago. Ordutegia, berriz, ondorengoa da: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.