Markel Bergarak, Realeko jokalari ohiak, futbola utzi du
Markel Bergara Realeko jokalari ohiak futbola utziko duela iragarri du. Azken hiru denboraldietan bere taldea izan den Getafek eman du albistearen berri, sare sozialen bidez. Elgoibartarra 33 urterekin erretiratuko da eliteko kiroletik, belauneko lesioek behartuta.
Bergarak 2007-08ko denboraldian egin zuen debuta Realarekin, aurretik Elgoibarren, Sansen, Eibarren eta Vecindarion jokatu ostean. Geroztik, hamar denboraldiz jantzi zuen elastiko txuri-urdina, eta guztira 212 partida jokatu zituen Realarekin, 2017ko uztailean Getafera joan zen arte.
Bere agurrean, jokalariak bere eskeri ona adierazi dio Realari, bere bizitzako kluba izan dela adieraziz, eta klubak sare sozialen bidez argitaratutako mezu batekin eta batekin erantzun dio: “Zutaz harro. Zu bezalako pertsonek osatzen dute Reala. Eskerrik asko Markel!”.
Zutaz harro. Zu bezalako pertsonek osatzen dute Reala
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) January 23, 2020
Eskerrik asko Markel!#AurreraReala pic.twitter.com/jb2l2bOiVY