San Martin kaleko mozketa dela eta aldaketak egingo ditu Dbusek hainbat geltokitan
San Martin kalearen mozketa dela eta, Donostiako Udala hainbat aldaketa egiten hasi da hiriko trafikoan. Dbuseko autobusen geltokietan ere aldaketak iragarri dituzte: gaur egungo Artzain Oneko eta San Martin 25eko geltokiak kenduko dituzte, eta honako lekualdaketak egingo dituzte:
- 5, 21, 25, 26, 28, B1, B2, B4 eta B8 lineek San Martin kaleko 9 zenbakiaren parean egingo dute geldialdia, Hondarribia eta Getaria kaleen artean.
- 16, 18, 19, 31, 33, 36, 37, 40 eta 45 lineak: otsailaren 1etik 5era arte metro batzuk atzerago eramango dituzte, Artzain Oneko hiriarteko autobusen geltokira. Otsailaren 5etik aurrera, berriz, leku berri bat jarriko dute metro batzuk aurrerago geldialdia egiteko, Hondarribia kale alderantz.