Bera Berak Altetico Guardesen pista bisitatuko du, ligako zailenetarikoa
Bera Berak ligako bigarren sailkatuarekiko duen aldea handitu eta lehen postuan finkatzeko aukera bikaina izango du ostiralean, baina, helburu hori lortzeko, Imanol Alvarezen taldeak lan gogorra egin beharko du. Izan ere, Atletico Guardesen A Sangriñako pista ligako zailenetariko bat da donostiarrentzat, han jokatu duten zazpi aldietatik soilik hirutan lortu dutelako garaipena. Bera Bera indartsu iritsiko da, ordea, norgehiagokara, txapelketan oraingoz jokatu dituen hamar partidetatik soilik bakarra galdu duelako.
Saskibaloian, Ibaeta Basketek aurkari gogorra bisitatuko du Lugon, baina behin goranzko bidea abiatuta, edozer izango da posible Azu Muguruzaren neskentzat. Ensino izango dute aurrez aurre, ligako zazpigarren sailkatua.
Izotz hockeyan, Txuri Urdin eta Puigcerdak ligako bigarren postua eskuratzeko lehia zuzena izango dute asteburuan. Ligako lehen fasea amaitzeko soilik hiru jardunaldi geratzen direla, donostiarrak bigarren dira sailkapenean, 22 punturekin, eta katalanak, berriz, hirugarren, 19rekin. Haien atzetik, play-offetarako azken postuan, Jaka dago, 17 punturekin.
Futbolean, azkenik, Realeko neskek Urrezko Danborra ahaztu eta liga txapelketara bueltatu beharko dute burua, larunbatean Sevillan Betisen aurka neurtzeko. Mutilek, berriz, Anoetan jokatuko dute Mallorcaren aurka, kopako etxeko lanak ongi amaituta.
ESKUBALOIA
Emakumezkoen lehen maila, 11. jardunaldia
- Atletico Guardes – Bera Bera (Ostirala, 21:00)
SASKIBALOIA
Emakumezkoen lehen maila, 18. jardunaldia
- Ensino – Ibaeta Basket (Larunbata, 18:00)
IZOTZ HOCKEYA
Gizonezkoen senior maila, 18. jardunaldia
- Txuri Urdin – Puigcerda (Larunbata, 21:45)
FUTBOLA
Emakumezkoen lehen maila, 18. jardunaldia
- Betis – Reala (Larunbata, 18:30)
Gizonezkoen lehen maila, 21. jardunaldia
- Reala – Mallorca (Igandea, 18:00)