Gazte blokeak grebarako prestatzeko jardunaldia egingo du Letamanen
Urtarrilaren 30eko greba orokorrarekin bat egiteko Donostian sortu den gazte blokeak prestakuntza jardunaldi bat egingo du larunbatean Intxaurrondoko Letaman gaztetxean. Topaketaren helburua grebari loturiko hausnarketa egin eta jaso dezaketen errepresioari aurre egiteko dituzten tresnak ezagutzea izango da.
Besteak beste, ekintzaile sozial eta politikoek jasotako isunei elkarrekin erantzuteko sortu den Piztu Donostia plataformaren aurkezpen bat izango dute, eta greba egunean poliziaren partetik eman daitekeen errepresioari buruzko solasaldiak egingo dituzte. Jardunaldia 10:00etan hasiko dute, eta grebarekin bat egingo duen gazte oro dago parte hartzera gonbidatua.