Realeko neskak Madrilekin neurtuko dira kopan, eta mutilak, berriz, Osasunarekin
Realaren bi taldeek kopako final zortzirenetan aurrez aurre izango dituzten taldeak ezagutu dituzte gaur. Neskek, kopako txapeldunek, Madrilen aurka izango dute kanporaketa, eta mutilek, berriz, Osasunaren aurkako derbian jokatuko dute hurrengo faserako pasea.
Aurkaria gustuko izan edo ez, txuri-urdinek zortea izan dutela esan daiteke, partida bakarrekoa den kanporaketa etxean jokatuko baitute biek. Gonzalo Arconadaren taldea otsailaren 12ko astean neurtuko da madrildarren aurka, iazko arrakasta errepikatzeko ilusioarekin. Imanol Alguacilen mutilei dagokienez, berriz, partidaren data zehaztear dago oraindik.