Amara eta Morlansko kaldereroak kalera aterako dira larunbatean
Zartaginak prest dituzte Amarako eta Morlansko kaldereroek, eta dagoeneko hasi dira entseguak egiten. Larunbatean, otsailaren 1ean, aterako dira kalera, 18:00etan Donosti Berri elkartearen egoitzatik, Osasuniturri kaletik.
Amara bai auzo elkartea, Morlanstarrak auzo elkartea eta Donosti Berri elkarteak antolatu dute jaia, eta kaldereroek honako ibilbidea egingo dute: Osasuniturri kalea- Amara- Easo plaza – Easo kalea – Urdaneta – Errege katolikoak – Moraza kalea – Urbieta kalea – Pedro Egaña kalea – Autonomia kalea- Moraza kalaea- Easo plaza.
Parte hartu nahi dutenek, entseatzeko azken aukera izango dute datorren ostiralean, hilaren 31n. Saioa Donosti Berri elkartearen egoitzan izango da, 20:00etan.