Pasealeku Berria itxiko dute asteartean, olatu handiak direla eta
(Argazkia: Nerea Lizarralde) Donostiako Udaleko Babes Zibilak jakinarazi duenez, abisu horia iragarri dute bihar hirian, olatu handiak direla eta. Horregatik, Pasealeku Berria itxiko dute ibilgailuentzat asteartean, hilaren 28an, 6:00etatik aurrera. Itxierak asteazkeneko 18:00ak arte iraungo du, eta normaltasunera itzuli da ondoren.


