Urtarrilaren 29tik otsailaren 16ra egingo dute 29. Poltsiko Antzerkiaren Jaialdia
Donostiako 29. Poltsiko Antzerkiaren Jaialdia aurkeztu dute goizean, eta hiru asteko programazioa prestatu dute, hilaren 29tik otsailaren 16ra. Jaialdiaren helburua formatu txikiko arte eszenikoak zabaltzea da, antzerkia, umorea, bakarrizketak eta musika tabernen moduko agertoki txikietara eramanez. Azaldu dutenez, gaurkotasuneko gaiak jorratu dituzte jaialdian parte hartuko duten obrek, kritika eta urratzea nahasiz.
Aurten, hamargarren aldiz, Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren deialdian irabazle eta finalista izan diren obrak jaialdian egongo dira, Ttak Teatroaren eta Kamikaz Kolektiboaren Matriuska lana eta Elur sorkuntza etxearen Esnatu naiz antzezlana, hurrenez hurren. Era berean, The Chanclettes taldearen Diskomobila obra eta Tartean Teatroaren Ez Dok Hiru Akustikoa lana nabarmendu dituzte antolatzaileek.
Hamasei konpainiak hartuko dute parte aurtengo jaialdian, hiriko 26 espaziotan banatuta. Konpainietako zortzi emakumeek soilik osatzen dituzte, bat mistoa da eta zazpi gizonek osatutakoak dira. Hizkuntzari dagokionez, zazpi euskarazkoak dira eta bederatzi gaztelaniazkoak. 34 emanaldi egongo dira guztira, hamasei euskaraz eta hemezortzi gaztelaniaz. Era berean, hamazazpi emanalditan protagonistak emakumeak dira, bi mistoak dira eta hamabost ikuskizunetan gizonezkoak dira protagonistak. Emanaldi guztiak doakoak izango dira, eta ostegunetik igandera egingo dituzte, aste honetan izan ezik, ostegunekoak asteazkenean egingo dituztela. Amaiera festari dagokionez, otsailaren 15ean egingo dute. Jarraian, 29. Poltsiko Antzerkiaren Jaialdiaren egitaraua:
ANARKIA RELACIONAL, Mila Espiga eta Belen Cruz
-
Loiola. Ardube. Urtarrilak 31, 19:00
-
Gros. Norta. Otsailak 6, 20:00
-
Amara. Lau Taberna. Otsailak 7, 20:00
ESNATU NAIZ, Elur Etxea
-
Erdialdea. Botanika. Urtarrilak 29, 19:00
-
Herrera. El Nido. Otsailak 7, 20:00
-
Sagues, Scanner. Otsailak 9, 19:00
-
Egia. La Taberna. Otsailak 14, 20:00
¡¡INCREIBLE PERO CIERZO!!, Diego Peña
-
Egia. La Taberna. Urtarrilak 31, 20:00
-
Parte Zaharra. Altxerri. Otsailak 1, 19:30
INPRO-KOMERIYAK
-
Antigua. Museum Cementos Rezola. Urtarrilak 31, 20:00 (M Bermejo, M Santamarina eta I Maruri)
-
Intxaurrondo. Aitona-amonen etxea. Otsailak 2, 18:30 (I Pereira, I Maruri eta M Santamarina)
MATRIUSKA, Iraia Elias eta Amancay Gaztañaga
-
Egia. Le Bukowski. Otsailak 2, 19:30
-
Igeldo. Itsas Aurre. Otsailak 9, 19:30
-
Martutene. Etxarriene. Otsailak 14, 20:00
-
Bidebieta. Kontadores. Otsailak 15, 19:00
IRLANDAR EDO EUSKALDUN, Barry Barrez
-
Sagues. El Muro. Otsailak 2, 19:00
-
Aiete. Mamistegi. Otsailak 6, 20:00
-
Amara. Vía fora. Otsailak 9, 19:00
PESPUNTES, Felix Albo
-
Larratxo. Bikutz. Otsailak 8, 20:00
-
Erdialdea. Altxerri. Otsailak 9, 19:30
EZ DOK HIRU, Tartean Teatroa
-
Martutene. Etxarriene Zentroa. Otsailak 8, 20:00
DEGENERATE MUCHO, Las XL
-
Antigua. Doka. Otsailak 13, 21:00
MADAME SEÑORITA: QUEST!ON, Paula Valluerca
-
Antigua. Garai. Otsailak 06, 21:00
-
Loiola. Ardube. Otsailak 13, 20:00
-
Erdialdea. Botanika. Otsailak 16, 19:00
MONOLOKOS, Sol Maguna eta Genma Martinez
-
Gros. Baga-Biga Faktoria. Otsailak 29, 20:00
-
Amara. Vía Fora. Otsailak 16, 19:00
AUPA Y OLÉ, Noemi Ruiz eta Asier Hormaza
-
Erdialdea. Convent Garden. Otsailak 14, 20:00
-
Egia. Egiatarra Jubilatuen Elkartea. Otsailak 15, 19:00
QUÉ CONTAMOS CUANDO CONTAMOS, Las Pituister
-
Intxaurrondo. Centro Extremeño Taberna. Otsailak 13, 20:00
-
Aiete. Miralles. Otsailak 14, 20:00
FESTA, Paula Valluerca, Nerea Arriola eta The Chanclettes
-
Intxaurrondo. Intxaurrondo K.E. Otsailak 15, 21:30