Zapalduen pedagogia izango du hizpide Ane Ablanedok Koldo Mitxelenan
Hitzaldia egingo du bihar, hilaren 28an, Ane Ablanedo pedagogia librean adituak. 19:00etan izango da Koldo Mitxelenan, eta Zapalduaren pedagogia da solasaldiaren izena. Gure berriak antolatutako hitzaldi sorta egiten ari da Ablanedo, eta nagusiki, “hezkuntzatik kendu beharreko” bi elementuri buruz hitz egiten du hitzaldietan: irakasteko nahia eta espektatibak. Ablanedok hala esanda, heziketa libreaz baino gehiago heziketa liberatzaileaz hitz egitea nahiago du, eta haurrei euskaldunek jasaten duten zapalkuntza egoera estrukturala ulertzen lagunduko dieten tresnak ere izaten ditu hizpide hitzaldietan.
Donostiako hitzaldiaren ostean, Bilboko Kafe Antzokian ere izango da Ablanedo, otsailaren 21an, 19:00etan.