Erreserba sistema berri bat abiarazi du udalak hiriko jatetxeetan, elikagaien xahuketa murrizteko
Donostiako jatetxeetan erreserbak egiteko plataforma berri bat abiarazi du udalak, zeinen bitartez bezeroek menua eskatu ahal izango duten erreserba egiteko unean bertan. Osasun eta Ingurumen Sailaren Donostia xahuketarik gabe egitasmoaren baitan sortu dute plataforma, eta dagoeneko hiriko 30 jatetxek egin dute bat egitasmo horrekin. Plataforma horri esker, jatetxeek 72 ordu lehenago jakingo dute zer prestatu behar duten, horrela erosketa zehatzagoak eginez eta plateren elaborazioa ere hobetuz. Beraz, elikagai gutxiago xahutuko dituzte establezimenduek.
Egitasmoaren bereizgarria duten jatetxeentzat doakoa izango da plataforma, eta otsailean jardunaldi informatibo bat egingo dute, interesa duten establezimenduentzat. Jardunaldia konpromisorik gabekoa da, horregatik, udalak Ingurumen Zuzendaritzarekin harremanetan jartzeko deia egin die interesa duten jatetxeei. Udalak azaldu duenez, 2030erako elikagaien xahuketa %50 murriztea da Nazio Batuen erronka.