Pertsona nagusientzat kirol parke berri bat ireki dute Saguesen
2019ko aurrekontu parte-hartzaileetan sartu zen Saguesen pertsona nagusientzat kirol parke berri bat jartzeko proiektua, eta aste honetan amaitu dituzte lanak. 40 metro karratu inguruko azalera hartzen du kirol instalazioak, eta artikulaziorako, indarra lantzeko eta ariketa aerobikoak egiteko zazpi makina ditu. Guztira, 31.000 euroko inbertsioa egin du udalak parkean.
Donostia Kirolak jakinarazi duenez, hirian horrelako kirol ekipamenduen sarea osatzen jarraitzeko asmoa du. Epe laburrean horrelako parke bat jarriko dute Benta Berrin, eta Anoetan estadioko obrak egin aurretik zegoena ere berreskuratuko dute.