Ruben Pardok Girondins talde frantziarrarekin sinatuko du
Hamalau denboraldiren ostean, Ruben Pardo jokalariak Reala utziko du. Laster sinatuko du kontratua Frantziako Girondins futbol taldearekin. Errioxakoak ez du entrenatzaileen konfiantzarik izan azken denboraldietan, eta horrenbestez, beste talde batera joateko erabakia hartu du.
Realak baieztatu ez badu ere, hainbat hedabidek adierazi dute 2022 urtera bitarte sinatuko duela frantziarrekin. Gogoratu behar da, Pardok talde txuri-urdinarekin duen kontratua ekainaren 30ean bukatuko dela, baina Realak ez du borondaterik agertu haren kontratua berritzeko.
Bestalde, Realak gaur jakinarazi du Modibo Sagnan erdiko atzelari frantziarrak Mirandes taldean jokatuko duela utzita ekainaren 30era bitarte.