Gizon bat atxilotu dute Donostian bere bizilagun bati sexu eraso bat egitea leporatuta
Ertzaintzak 21 urteko gizon bat atxilotu zuen ostegunean Donostian, emakume bati ukituak egin izana leporatuta. Arratsaldeko hiruak aldera jaso zuen Ertzaintzak sexu erasoaren abisua, eta bertaratu zirenean jakin zuten han atxikita zegoen gizonak bere bizilaguna den emakumeari ukituak egin zizkiola. Atxilotu egin zuten, eta ostiralean pasa zen epailearen aurretik.