Kaldereroek hainbat auzotako kaleak alaitu dituzte arratsaldean
Kaldereroen zartagin hotsak izan dira nagusi arratsaldean Donostiako hainbat auzotan, eta giro ezin hobea egon da guztietan. Egiakoak izan dira kalera ateratzen lehenengoetarikoak, eta auzoko kaleetatik ibili dira hartza, erregina eta damak, eta kalderero haur eta helduak. Euskarazko Sarriegiren doinuak izan dira nagusi martxan, eta giro aparta egon da.
Herreran kaldereroak berpizteko kanpaina bat egin dute azken asteetan, hiriko euskarazko kalderero bakarretakoak izanda, desagertzeko zorian zeuden eta. Kanpainak eragina izan du, eta bizilagun asko aritu dira auzoko kaleak zartagin doinuekin alaitzen. Gainera, gaueko afarirako 80 pertsonak eman dute izena.
Amaran ere kalera atera dira kaldereroak, eta martxa jendetsua egin dute Amarako eta Erdialdeko kaleetatik, Amara bai auzo elkartea, Morlanstarrak auzo elkartea eta Donosti Berri elkarteak antolatuta.
Hiru auzo horietaz gain, kaldereroak ere Grosetik eta beste auzo batzuetatik ibili dira arratsaldean, eta gau aldean arituko dira Parte Zaharreko bi konpartsak. IRUTXULOKO HITZAk argazki bilduma hau osatu du, Egian, Herreran eta Amaran egindako argazkiekin: