Oihana Kortazar eta Ibai Makazaga, Herri Ametsa Talaia kroseko irabazleak
Bosgarren Herri Ametsa Ikastolako Talaia egin zuten urtarrilaren 26an, ikastetxean hasi eta bukatuz, eta Ulia menditik korrika eginez. Goizean goiz haurren kros txikia egin ondoren, 9,5 kilometroko martxari ekin zioten korrikalari helduek, eta parte hartu duen lehenengo aldia bada ere, Oihana Kortazarrek irabazi zuen emakumezkoetan, 1:18:52 denbora eginez. Lurdes Oiartzabal (1:25:25) izan zen bigarren sailkatua, eta Maite Carrica (1:27:00) hirugarrena.
Gizonezkoetan, ordea, iazko korrikalari berak egon ziren lehenengo hiru postuetan, eta Ibai Makazagak eraman zuen txapela, 1:09:06 denbora eginez. Alvaro Ramos izan zen bigarrena (1:09:33), eta Joxe Amunarriz hirugarrena (1:09:38). Herri Ametsa Ikastolako korrikalari onena, aldiz, Aitor Rico gurasoa izan zen, 1:22:30 denborarekin. Giro ezin hobean egin zuten lasterketa, eta denek batera egin zuten hamaiketakoa ondoren, lagunartean.