Igandean egingo dute otsaileko lehenengo bisita gidatua Artikutzan
Donostiako Udalak bisita gidatuak antolatzen ditu Artikutzan noizean behin, eta bi egingo ditu otsailean: hilaren 9an eta hilaren 16an, hain justu. Bisita gidatuetan parte hartu nahi dutenek bisitaren egunaren aurreko ostirala baino lehen eman beharko dute izena, hilaren 7a eta hilaren 14a baino lehen, hurrenez hurren. Bisita bakoitzeko inprimakia betez, artikutzanatura@donostia.eus helbidera idatziz edo 620-33-78-75 telefono zenbakira deituz eman daiteke izena. 6 eta 16 urte artekoek 2,09 euro ordaindu beharko dituzte, eta 16 urtetik gorakoek 3,14 euro.
Artikutza auzotik hasiko da igandeko ibilaldia, eta Gozaringo burdinolara helduko da, zortzi kilometroko ibilaldi bat eginez. Otsailaren 16koa, aldiz, Eskasen hasiko da, eta Bianditzeko gaina izango da helmuga, zazpi kilometroko ibilaldia egin ondoren. 9:15etik 13:30era izango dira bi ibilaldiak, gutxi gora behera, eta elebitan izango dira. Bakoitzaren xehetasun guztiak udalaren webgunean kontsultatu daitezke.