Inauterietako bertso afaria egingo dute aurten ere Amara Berriko Ilunki elkartean
Beste urte batez Inauterietako bertso afaria antolatu du Berritsu Amara Berriko euskara batzordeak. Ilunki elkartean izango da otsailaren 21ean, eta azken urteetan ohitura bilakatu den moduan, Unai Gaztelumendi, Itxaso Piquer eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak izango dira protagonistak. Antolatzaileek afarira mozorrotuta joateko deia egin dute, eta mozorro onenentzat sariak egongo direla iragarri dute.
Bertso afarira joateko beharrezkoa izango da aurretik izena ematea eta Ilunki elkartean bertan egin daiteke, baita 943 460 743 telefonora deituta ere.