Kopa Gipuzkoa Basketena da
Talde donostiarrak Printzesa kopa irabazi eta bere lehen titulua eskuratu du Valladoliden, 55-62ko emaitzarekin Carramimbre CBC garaitu ostean.
Gipuzkoa Basketek historiara pasako den garaipena lortu zuen asteartean Valladoliden. Izan ere, klubaren lehen titulua eskuratzeaz gain, donostiarrak Printzesa Kopako finala bisitari gisa irabazi duten lehenak izan dira, hamabi urteko joera apurtuz.
Carramimbre CBC-ren zelaia bete zuten 5.000 zaletuen aurrean, Marcelo Nicolaren taldeak partida bikaina egin zuen. Defentsan lanketa ezin hobe bat erakutsiz, donostiarrak aurretik mantendu ziren markagailuan partida osoan zehar, Johnny Deeren joko erakustaldiari eta bere hamazazpi puntuei esker, besteak beste. Amaierako soinuak 55-62ko emaitzarekin harrapatu zuen markagailua, eta garaipena donostiarrentzat izan zen, ordura arte etxean gainditua izan ez zen aurkariaren zelaian.
Gauzak horrela, kopa eskuratzeaz gain, donostiarrek igoerarako play-offa etxean jokatzeko eskubidea lortu dute, eta baita liga txapelketan gogor jarraitzeko bultzada morala ere.
? Gure kapitaina @xabioroz7 Printzesa Kopa altsatu du! Kopa Gipuzkoara etortzen da!! ????#GuGipuzkoaBasket pic.twitter.com/EIkhhZn4d5
— Delteco Gipuzkoa Basket (@gipuzkoabasket) February 4, 2020