ONCEren zozketak 175.000 euro utzi ditu Donostian
Astearte gaueko ONCEren zozketak 175.000 euro utzi ditu Parte Zaharrean, bost kupoitan banatuta. Saridun bakoitzak 35.000 euro jaso ditu, eta kupoi guztiak San Juan kaleko ONCEren kioskoan salduak izan dira, Amable Gonzalez Herguijuela saltzailearen eskutik. Gonzalezek ONCEri azaldu dio datorren astean urte bat beteko duela kiosko horretan, eta sari horiek ematea urteurrena “ospatzeko modu ezin hobea” dela.