11 urteko espetxe zigorra ezarri diote Jack Estrada tatuatzaileari
Hiru sexu eraso, sei sexu abusu, jazarpen delitu bat eta beste hertsapen arin delitu bat egotzi dizkiote Jack Estrada tatuatzaileari, eta 11 urteko kartzela zigorra bete beharko du. Horretaz gain, hainbat isun ere ordaindu beharko ditu Estradak. Fiskaltzak 30 urtetik gorako kartzela zigorra eskatu zuen, eta behin-behineko askatasunean zegoen.
2018ko urtarrilean, emakume batek sare sozialetan salatu zuen Estradaren partetik jasan zuen erasoa, akusatuak Parte Zaharrean zuen tatuaje estudioan. Salaketa horren ondoren, beste hainbat emakumek ere salatu zuten tatuatzailearen erasoak jasan zituztela, eta iazko urrian hasi zen Estradaren aurkako epaiketa, ustez hamabi emakume bortxatzeagatik. Azken jardunaldian, ordea, behin-behineko askatasunean utziz. Donostiako mugimendu feministak tatuatzailea aske utzi izana gaitzetsi zuen, baina behin-behineko askatasun hori berretsi zuen astelehenean Gipuzkoako Auzitegiak. Defentsak tatuatzailea aske uztea eskatzen zuen, baina 11 urteko kartzela zigorra ezarri diote.