Abian da XI. Ganbera Musika Zikloa
Gaur, hilaren 6an, hasiko da Donostiako XI. Ganbera Musika Zikloa, eta bederatzi kontzertuk osatuko dute aurtengo jaialdia. Kutxa Fundazioak, Musikenek, Donostia Musikak eta Donostiako Orfeoiak antolatzen dute zikloa, eta orfeoiaren egoitzan egingo dituzte kontzertu guztiak, 19:30ean, doan.
Aitor Aburto klarinete-jotzaileak, Irene Busons biola-jotzaileak eta Ander Marzana piano-jotzaileak, osatzen duten Xarma hirukoteak irekiko du aurtengo zikloa gaur. Ondoren, Yikadi Bras (otsailaren 27an), Uebayashi (martxoaren 5ean), Sarasate (martxoaren 12an), Euterpe (apirilaren 2an), Iberia (apirilaren 23an), Uhin (maiatzaren 14an) eta Antipoda (maiatzaren 28an) taldeek joko dute. Ekainaren 4an bukatuko da zikloa, kantu errezitaldi baten bitartez.