Auzoko Sound jaialdia egingo dute asteburuan Bidebietan
Herenegun taldea Auzoko Sound jaialdian arituko da, Kontadores Gazte Zentroan. (Argazkia: Herenegun) Auzoko Sound musika jaialdia egingo dute larunbatean, hilaren 8an, Bidebietako Kontadores Gazte Zentroan. Hainbat musika estilotako taldeek joko dute jaialdian, denak Bidebieta ingurukoak. 16:45ean hasiko dira kontzertuak, eta Konbo rock eta pop taldea izango da jaialdia irekiko duena. Herenegun ska eta rock taldeak jarraituko dio 17:35ean, eta hiru rap artista arituko dira ondoren: Eterno BPR (18:50ean), Tibetana (19:25ean) eta Beverly Tronas (20:30ean), hain justu. Jaialdia 18 urtetik gorakoentzat da, eta doakoa izango da aretoa bete arte.


