Bankinter bankuaren aurrean elkarretaratzea egin dute Arantza eta Miguel etxegabetu ez ditzaten
Gipuzkoako Auzitegi Probintzialak emandako ebazpen baten ondorioz, Arantza eta Miguel senar-emazteak etxegabetze arriskuan daudela salatu du Kaleratzeak Stop plataformak. Hori dela eta, elkarretaratze bat egin dute Bankinter bankuaren egoitza nagusian, eta bankuari eskatu diote hipoteka betearazteko prozedurari eta ebazpenari uko egiteko. Herritarrek eta eragile zein alderdiek parte hartu dute.
Ebazpenak senar-emaztearen etxebizitza enkantean saltzea ahalbidetzen du. Horri aurre egiteko, plataformak eskatu du Guindos dekretuan oinarritutako bost urterako murriztutako kuota duen karentzia sinatzea bankuak. Lehen kuota ez ordaintzean eskaini behar zietela nabarmendu du plataformak. Arantzak eta Miguelek kuota ordaintzeari utzi zioten langabezia aro luzeengatik, eta Bankinter bankuak demanda bat jarri zien 2017an. Orain, hamabi kuota baino gehiago zor dituztelako berriz aktibatu dute etxebizitza enkantean saltzeko aukera.
“Bankuek eta inbertsio funtsek fede oneko zordunen ohiko etxebizitzetatik kaleratzeko demandetaz libre direla azpimarratu nahi dugu”, adierazi du plataformak goizeko agrrealdian. Era berean, azpimarratu dute Gipuzkoako Batzar Nagusiek eta Donostiako Udalak etxegabetze egoeran daudenei finantza erakundeen aurrean bitartekari izateko konpromisoa dutela. “Etxegabetze eskaera hauek bertan behera uzteko eta Guindos Dekretua edo B.P.O.K.a aplika dezaten eskatzen dugu”.