Emakumeen Etxeko bazkide kopuruak gora egin du azken ikasturtean
Azken urtean 1.023 bazkide izatetik 1.300 izatera pasa da Donostiako Emakumeen Etxea –%27 egin du gora–. Gaur aurkeztu dute Emakumeen Etxearen 2018-2019 ikasturteko memoria. Bazkide kopurua ez ezik, garatu diren tailer eta programetan parte hartu duten erabiltzaile kopurua ere handitu dela nabarmendu du Duñike Agirrezabalaga Berdintasun zinegotziak.
“%16 handitu da jarduera horietara joatea, eta %4,6 Emakumearen Topagunera egindako bisiten kopurua (34.600 aurreko ikasturtean eta 36,1862018-2109 ikasturtean), eta Gipuzkoako erreferentziazko zentro gisa sendotzenari da, baita inguruko lurraldeetarako ere, adibidez, Gasteiz edo Iruñerako,duela gutxi Emakumearen Etxea ireki baitute Donostiako ereduan oinarrituta”, azaldu du Agirrezabalagak.
Beste datu batzuk ere eman ditu Berdintasun zinegotziak: “Emakumeen Etxeko erabiltzaileen %70 Donostian bizi dira, eta gainerako %30 Gipuzkoako beste udalerri batzuetatik datoz. Zerbitzu horretara joaten direnen adin-tarte nagusia 25-65 urte artekoa da, eta, beraz, erronka gisa geratzen da sektore gazteagoetara eta adineko pertsonengana iristea”.
Bestalde, Agirrezabalagak nabarmendu du Emakumeen Etxeak balorazio altua egin duela indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen prebentzioan eta laguntzan betetzen duen eginkizunari dagokionez. “Inguruko eragileek 10etik 8,7ko balorazioa ematen diote horri, eta Gipuzkoako Aldundiak berak bere txostenetan jasotzen du”.
Emakumeen Etxearen aurrekontua %39 handitu da, batez ere langile berri bat sartu delako, Emakumeen Etxearen Elkartearekin batera kudeatzen dena. Agirrezabalagak Emakumeen Etxerako beste kokaleku bat bilatu behar dela azpimarratu du, bertako bazkide eta erabiltzaile kopuruak gora egin duelako. “Bere garaian, Easo eraikinean kokatzeari buruz hitz egin zen. Gaur egun Musika Kontserbatorioak okupatzen dituen lokaletan, nahiz eta dena zentro horren lekualdaketaren zain dagoen, Euskotreneko bideak lurperatu ondoreneremua berrantolatu behar delako”.