Igeldoko Kooperatibak denda berria irekiko du, eta langileak behar dituzte
Igeldoko Nekazal Kooperatibak apirilean irekiko du salmenta gunea, eta hor lan egiteko hiru langile behar dituzte. “Profil heterogeneoa” duten pertsonak behar dituztela jakinarazi dute, “askotariko lanak egiteko gai direnak”. Kooperatibakoek adierazi dutenez, ezinbestekoa izango da Kooperatibako proiektuaren printzipio ideologiko eta filosofikoarekin bat egitea, egitasmoarekiko konpromisoa adieraztea eta traturako erraztasuna izatea.
Orotara, hiru postu daude bete gabe: horietako bi, astean hogei ordukoak dira, eta beste bat, astean 30 ordukoa. Astelehenetik larunbatera egin beharko dute lan langileek, eta larunbatak txandaka egingo dituzte. Dendaren ordutegia honakoa izango da: astelehenetik ostiralera, 09:30etik 3:30eta, eta 17:00etatik -20:00etra; larunbatetan, berriz, 09:30etik 13:30era. Interesa dutenek otsailaren 14ra arte izango dute curriculumak bidaltzeko, eta helbide honetara bidali behar dira: igeldokoop@gmail.com.