Aieteko hainbat zonalde elkartzeko, mikrobus zirkular bat eskatu du auzo elkarteak
Auzoko hainbat zonalde elkartzeko, eta eraikuntzan dagoen anbulatoriora sarbidea errazteko, mikrobus zirkular bat eskatu du Lantxabe auzo elkarteak. “19, 32, 23, 35 eta 45 lineak auzoaren erdialdera iristeko pentsatuta daude, eta ez dituzte oinarrizko zerbitzuak dituzten auzoko beste hainbat zonalde elkartzen; horietako batzuk dira kultur etxea, kiroldegia, Munto plaza, Hiru Damatxo plaza, Pagola, auzoko bost ikastetxeak, eta igogailuak”, azaldu dute auzo elkartekoek.
Lantxabekoek iragarri dute auzoko hainbat eragilerekin jarriko direla harremanetan, mikrobusaren eskaria lantzeko.