Kresalako inude eta artzainen desfilea, iruditan
Iaz ez bezala, eguraldi zoragarria izan zuten joan den igandean Kresalako inude eta artzainek. Konpartsak sekulako jai giroa piztu zuen Parte Zaharreko kaleetan, eta Konstituzio plaza bete zuten ikusleek; han, ohiko antzezpena egin zuten. Inude eta artzainen jaiarentzat prestatutako dantzez gain, arin-arina eta fandangoa ere dantzatu zituzten Kresalakoek, eta haiekin batera, elkarteko danborrada eta pertsonaia historikoz mozorrotutako lagunak ibili ziren kaleetan.
Kresalakoak ez dira inude eta artzainen jaia ospatzen duten bakarrak, eta igandean, hilaren 9an, Ikasbidekoen txanda izango da. Hain zuzen, Loiolako Erriberako Ikasbide ikastolan hasiko dute ibilbidea, 11:30ean. Otsailaren 22an, berriz, Antiguakoen txanda izango da. Antiguotarrak euskal dantza taldearen inude eta artzainek 11:45ean hasiko dute desfilea, Antiguako Merkatu Zaharrean.
Mikel Rikondo Kresalako kideak konpartsaren desfilean egindako argazkiak bilduma batean jaso ditugu.